Páginas

2014/09/07

1. problema: txanponak

1.- HH: Ekarri txanponak gelara eta ordena itzazue txikienatik handienera tamainuz eta pisuz. Bildutako txanponekin bizkotxo bat egiteko osagaiak erosteko adiña izango al duzue? Goxoa al dagobizkotxoa?

Tarea: Atera ezazu argazki bat edo marraztu itzazu txanponak ordenatuta eta beste bat bizkotxoa triangeluetan moztuta jaten duzuen unekoa.
----------------------------------------------------------------------------------------------------

1.- LH: Hiru txanpon ditut, bi berdinak eta bat desberdina eta balantza baten bitartez desbrdina zein den deskubritu behar dut honakoetan:
a) Desberdina besteak baino gutxiago pisatzen duen kasuan
b) Desberdinak gutxiago ala gehiago pisatzen ote duen ez dakigunean

Tarea: Zenbat pisualdi beharko ditut gutxienez bi kasuetan zein den txanpon desberdinadeskubritzeko?

----------------------------------------------------------------------------------------------------


1.- BH: Balio bateko txanponez beteriko 10 saku ditugu baina saku horietako batean txanponek gainantzekoek baino gramu bat gutxiago pisatzen dutela badakigu.

Tarea: Txanpon zuzenek zenbat pisatzen duten baldin badakigu, zenbat pisualdi beharko ditugu, gutxienez, balekoak ez diren txanponak jasotzen dituen sakua zein den jakiteko?


----------------------------------------------------------------------------------------------------
Ebazpena bidali txantiloiaz, emailez ala mugikorraz (Ikusi Info irtengunea zehaztasunetarako)